LOGELAK
Zabalegi herrira, Elomendira eta lorategi pribatura begira dauden 5 logelak deskubritu. Hiru bainugela oso dituzte, hirurak dutxa lasaigarriekin eta horietako bat bainuontziarekin. Kalitate handiko izaretan lo egin eta inguruan dagoen isiltasunean atseden hartuko duzu.
TXIMINIADUN EGONGELA
Gozatu tximiniadun egongela eroso eta atseginaz, unean uneko beharrak asetzeko hainbat espazio eta giro dituzu: musika entzun dezakezu, irakurketan murgildu zaitezke edo lagun eta familiarekin dibertitu zaitezke. Piztu sua eta utzi zure burua eramaten.
LORATEGI PRIBATUA
Urteko lau urtaroetan gozatzeko aukera ematen dun portxedun lorategi batekin amesten al duzu? Gustukoen dituzun jakiekin gozatu ahal izango duzu, bai gosaltzeko, bai afaltzeko, eguzkia hartzeko eta erlaxatzeko, hau dena txikienak zuhaitzeko etxean jolasten diren bitartean.
SUKALDE EKIPATUA
Ez duzu ezer faltan botako, gure sukaldeak etxetresna elektriko modernoak ditu, ontzi-garbigailua eta beste hainbat tresna, hala nola kazolak eta zartaginak, baxera, ardo kopak, irabiagailua eta abar.
TXOKOA BARBAKOAREKIN
Eta ez galdu etxeko harribitxietako bat, txokoa eraberritu berria dago eta barbakoa zoragarria dauka, txingarretan zure errezetarik onenak presta ditzazun.










